Uztaro aldizkaria logo

Uztaro 60

Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren agerrera mailakatuaren inguruan

  • Egilea(k): Margareta Almgren ,Mari Jose Eizabarrena ,Alazne Petuya ,Amaia Colina ,Andoni Barreña Agirrebeitia,Iñaki Garcia ,Nekane Arratibel Insausti
  • Jakintza-Arloak:  Hizkuntzalaritza
  • Orriak: 67-87
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Ikerlan honetan 16tik 30 hilabetera bitarteko 975 haur euskaldunen hizkuntza-ekoizpena aztertzen da, lexikoaren eta morfologiaren garapenari zehatz begiraturik. Ikertzaileek hiru hipotesi nagusi jorratzen dituzte, honako ondorio nagusietara iritsiz: morfologia-elementuak mailakatuta agertzen dira, morfologia-elementuak gauzatu ahal izateko haurrek aurretik masa lexiko jakin batez jabetu behar dute, eta lehenago haur gutxiren ekoizpenean oinarrituta egindako ikerketa longitudinaletan aurkitutako morfologia-elementuen hurrenkera bera gertatzen da oraingo honetan ere.

In this investigation the language production of 975 Basque-speaking children is analysed, with special regard to the development of the lexicon and morphology. The investigators examine three main hypotheses, arriving at the following conclusions: The morphological elements appear gradually, conditioned by the acquisition of a determined mass of vocabulary. The order of appearance of morphology previously found in longitudinal studies is confirmed on this occasion.

Aurreko orrialdera itzuliItzuli