Uztaro aldizkaria logo

Deskribapena

1990ean sortu zen UZTARO aldizkaria, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Argitaratzen dituen lanak ondoko arloetakoak dira batik bat: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia. UEUk antolaturiko ikastaro, mintegi edo jardunaldien inguruan sorturiko lanek dute lehentasuna UZTARO aldizkarian, baina kanpotik bidalitako lanak ere gero eta ugariago argitaratzen dira, unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileenak gehienbat, baina baita unibertsitario ez direnenak ere, ikertzaile eta idazle ezagun eta berrien arteko oreka bilatuz. Ahalegin handia egiten ari da aldizkari kalitatearen bila, lau alorretan arreta berezia ezarriz:

  • Edukiaren kalitatea zainduz, artikuluei gutxienez bi iragazki igaroaraziz onartuak izateko.
  • Euskararen zuzentasuna landuz, ulergarritasuna eta hiztegi teknikoaren estandarizazioa kontuan hartuz, bi zuzentzaileren lanarekin artikulu oro gutxienez hiru aldiz zuzenduz.
  • Aldikotasunaren zehaztasuna finkatuz, urtero 500 orrialde lau zenbakitan kaleratuaz.