Uztaro aldizkaria logo

Uztaro 8

PRAVDA eta IZVESTIA sobietar egunkariak

  • Egilea(k): Jose Inazio Basterretxea Polo
  • Jakintza-Arloak:  Komunikazioa eta kazetaritza
  • Orriak: 63-91
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Prentsa sovietarrak aldaketa handiak eta garrantzitsuak bizi izan ditu 1985.ez gero, Mikhail Gorbatxoven Perestroika (Eraberritzea) eta Glasnost (Gardentasuna) martxan jarriz gero; baina horiek baino handiago, garrantzitsuago eta bizkorragoak izan dira 1991.eko udako Estatu-kolpe ahaleginaren porrotaz gerokoak. Azken urte biotako aldaketa politikoek aurreko epean jaiotzen ari ziren eraberritzeak garatu dituzte.

Eskuartean daukazun lan honek egunkari sobietar biren aldaketetara hurbildu gura zaitu. Eraberriketak maila askotan eman dira prentsa barruan, baita gutxien espero zen arloetan ere, diseinuarenetan alegia. Lan honek Izvestia eta Pravdaren diseinu aldaketa aztertzen du.

1991.eko Estatu-kolpe ahaleginak ez du ondare bera utzi egunkari biotan. Estatu-kolpearen porrota PRAVDAtik haize indartsu bolada baten antzera igaro da teilatuak altxa eta etxebarruak irauli, astindu eta kaleratuz. IZVESTIAtik, ostera, haize bolada hori etxe barruko gelak aireratuz igaro da, kasik hautsa harrotu barik. Ondorioz PRAVDAk bere historiaren unerik gordinenak bizi ditu. IZVESTIAk, aldiz, ateak zabaldu eta musika berriak entzuten dihardu.

Aurreko orrialdera itzuliItzuli