Uztaro 7
Bizkaiko azentu-motei buruz
- Egilea(k): Iñaki Gaminde Terraza
- Jakintza-Arloak: Hizkuntzalaritza
- Orriak: 111-140
-
Deskargatu
Laburpena:
Artikulu honetan Bizkaiko barietate batzuetako azentu-ereduen azterketarako izen eta adjektiboen datu akustikoak ematen ditugu. Oinarrizko maiztasunen neurketaren bidez agerian uzten ditugu Bizkaian agertzen diren azentu-eredu nagusi biak; bata, doinu-azentua edo dei geniezaiokeena, hauetan unitate azentugarriko silaba bat baino gehiago egon daitezke gorengo mailan; eta bestea, indar-azentua dei geniezaiokeena, hauetan, ostera, unitate azentugarriko silaba bat baino ezin egon daiteke gorengo mailan.
Itzuli