Uztaro aldizkaria logo

Uztaro 7

Bilboko Burtsa 1992. urtean

  • Egilea(k): Ibon Alonso Lopez
  • Jakintza-Arloak:  Ekonomia
  • Orriak: 3-16
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Urte-hasieran Europako Batasun Ekonomikoaren eboluzioak sortutako baikortasunak interes-tasak jaitsiko ziren itxaropena piztu zuen eta balore-merkatuetan inbertsoreak burtsa-indizeen joera gorakorren lekuko izan ziren.

Baina Danimarkak Maastricheko akordioari emandako ezezkoak itxaropen horiek goibeldu zituen. Europako ekonomiaren (multzoan) egoerari buruzko albiste negatiboek (Espainiakoak bereziki), ezkortasuna sortu zuen burtsan. Urriaren amaieran gauzak erabat baretu baziren ere, berreskurapenaren ildoak pezetaren urteko bigarren baliogutxitzea ezagutu zuen.

Euskal balore-merkatuari lotuz, azpimarratu Bilboko Burtsak lortutako kontratazio-maila: Agiri Publikoen kontratazio-mailak sekulako gehikuntza somatu zuen, hots 1991eko 13.376 milioi pezetetatik 1992ko 200.481 milioietara pasatuz. Halaber, aipatzekoa da euskal burtsak Etengabeko Merkatuan partaidetza sendotu zuela, % 8ko kuota eskuratuta (1991ean % 4,6koa izan zen).

Aurreko orrialdera itzuliItzuli