Udako Euskal Unibertsitatea
Babeslea
Kultura sailak diruz lagundutakoa
DeskargatuKazetaria dugu gaur egungo mundu hiperinformatuaren itxurazko izarra. Baina gero eta ezezagunagoa agertzen zaigu bere lanean betetzen duen egiazko funtsaz. Aldiberean, engranaje erraldoi baten elementu soil eta anonimo, eta hala eta guztiz ere, muntaje guztian aurpegia ematen duena eta bere presentziarekin prozesu informatibo oro balioztatzen duena dugu kazetaria. Dena den, lasai asko baiezta dezakegu Macluhanen axioma: bitartekoa, informabidea da, inoiz baino gehiago, mezua.
Haruntzago joanda, masa-informabideak Estatuaren integrazio eta barneratzeko lehen mailako tresna bilakatu diren (partido politiko eta sindikatuen pareko) uneon kazetaria are eta funtzionarioago egin da. Hori bai, funtzio horren efektibitaterik handiena esplizituki ez agertzean datza, eta Estatuaren aparatu formal eta beste integrazio-tresnekiko "autonomo" bezala agertzean du bere indarrik handiena.
Nolanahi ere, lan honek ez ditu aztertzen kazetariak bere funtzioa betetzeko erabiltzen dituen mekanismo ugariak, baizik eta kazetariaren prozesu subjektiboan parte harten duten elementuak. Orain arte komunikazioaren alorrean sekulan erabili izan ez den ikuspuntutik saiatu gara kazetarien tipologia baterako oharrak proposatzen.