Uztaro aldizkaria logo

Uztaro 1

Euskal komunikabideetako euskara

  • Egilea(k): Gorka J. Palazio Arko
  • Jakintza-Arloak:  Komunikazioa eta kazetaritza
  • Orriak: 105-114
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Euskara hizkuntza moderno guztien parean jartzen ari zaigu pixkanaka-pixkanaka. Euskal kulturgintzak dirauen bitartean eta euskaldunen kopurua handituz doan arau, euskaldunok komunikabideei kalitatea hobetzea eskatuko diegu. Prozesu honek, nahitanahiez, komunikabideetan erabiltzen den euskarari eta informazioaren tratamenduari gero eta arreta gehiago ipintzea suposatuko du. Komunikabideetako euskarak duintasuna eta erabilera zehatza eta ona erdiesten dituen heinean bakarrik lortuko dugu herri berjabe eta normalizatu bezala irautea. Apostua gogorra da. Aurrerantzean, telebista, irratiak eta kazeta (ia egunkari bihurtu zaigun kazeta bakarra) filologo, informazio-zientzilari eta adituen ikergai bihurtu behar dira. Komunikabideetako kazeta-jeneroak, euskalkien arazoa, hitz mailegatuen ebakera eta idazkuntza, geografi izen arrotzak, sintaxi arazoak etab. gogoeta egiteko gaiak dira guztiak. Ondorengo artikuluan aipaturiko gai hauetarako hurbilketa xume bat baino ez du egiten egileak.

Aurreko orrialdera itzuliItzuli