Uztaro aldizkaria logo

Uztaro 9

Euskal alfabetatze ereduaren eraiketarako osagaiak

  • Egilea(k): Paulino Dávila Balsera
  • Jakintza-Arloak:  Euskara
  • Orriak: 153-160
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Alfabetatzearen eremuaren barruan konpontzear dugun arazorik interesgarrienetariko bat aipatu alfabetatze-prozesua osatzen duten esparru desberdinak esplika ditzakeen epekatze egokia aurkitzea izango da.

Eskuartean dugun artikulu honetan arazo honetara hurbiltzen saiatu gara Euskal Herrira egokituz. Honela, alfabetatze-modu desberdinak, euskararen erabilerak eta kode ideologikoa nabarmendu ditugu azken 50 urteetako alfabetatzearen elementu egituratzaile gisa. Azpimarraturiko epeak ondorengoak dira: Alfabetatze Murriztua (1940-1970), Alfabetatze Hedakorra (1970-1980) eta Alfabetatze Instituzionala (1980-1990).

Aurreko orrialdera itzuliItzuli